Wednesday, 10 December 2008

Qa kalitatearen zeinua den bezala, euskara Euskadin jaiotako euskaldunon harrotasunezko zeinua da. Ahaztu baino lehen, zorionak irakasle, ikasle eta zuzendaritza osoari.
Lan honetan, uste dut, irakasleak guk euskarari buruz dugun iritzia eta erabilerari buruzko hausnarketaz idatzia irakurri nahi duela.Lan hau euskararen eguna dela eta bidali digu, logikoa den bezala, nahiz eta guk nahiago izan lanik ez egin. Ni euskalduna naiz, buruz, bihotzez eta arimaz, baita mingainez ere, leku guztietan horrela mintzatzen naizelako.Ikastolara joaten naiz, hau da, irakasle euskaldunak, gelakide euskaldunak, eta gai euskaldunak, ingelera eta gaztelania izan ezik. Horretaz harro nago, hau zerbaiten ondorio delako, kasu honetan nire etxean eta familian euskara zelako, delako eta izango delako hizkuntza ofiziala eta bakarra. Guttunak euskaraz jasotzen ditugu, behar den bezala, eta ikastolako ebaluazio notak ere bai, eta nahiz eta ez eman pozik gurasoa, euskaraz idatzirik daude eta beraien erantzuna euskaldun baten burugogorkeria bezalakoa da.Hausnarketa honi buruzko guztia laburbilduz, ni harro nago Euskadin jaio naizelako, nire etxean euskaraz hitz egiten delako eta Ikastola batera joaten naizelako.

No comments: