Wednesday, 10 December 2008

NIRE GOGOETA

Txikitatik ikasi ditut Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialak. Izan ere, etxean eta familian beti hitz egin behar izan ditut. Nire amaren familia guztia mintzatzen da euskaraz, aitaren familian aldiz, oso gutxik dakite.Hala ere, etxeko denbora gehienean euskaraz mintzatzen naiz bai ama eta bai ahizparekin. Aitarekin ordeaz, nahiz eta euskara pixka bat ulertu, erdaraz egiten dut . Koadrilako guztiekin euskaraz hitz egiten dut. Gimnasia erritmikoa eta balleta egiten ditut, eta bietan gauza bera gertatzen zait. Laskorainekoak direnekin euskaraz hitz egiten dut, baina Hirudkidekoekin betidanik hitz egin izan dut euskaraz.Denda batean sartzerakoan ez dut jakiten zer hizkuntzetan hitz egin behar dudan. Baina azkenean, gehienetan erdaraz berba egitea aukeratzen dut badakidalako hizkuntza hori ulertuko duela eta hitz egiten duela.
L.R.G

No comments: