Wednesday, 10 December 2008

NIRE KASUAN ...

...ama Alegikoa da eta aita Tolosakoa, beraz, arrunta iruditzen zaidan bezala, nire gurasoek euskaraz ongi hitz egiten dute nahiz eta gaztelaniaz egin behar izan zituzten beraien ikasketak. Hau dena esan ondoren, pentsatuko duzuen bezala , denok euskaraz hitz egiten dugu, baita nire anaia gaztearekin ere. Lagunek ere denek dakite euskara, eta gure koadrilan den-dena euskaraz egiten dugu, egia esan, ez baitakigu gaztelaniaz oso ondo.

Baina niretzat behintzat, hizkuntzaren erabilpena kalean izugari aldatzen da. Ogia erostera joaten naizenean.Adib:

Ni: Kaixo
Okina: Hola.
Ni:Ogi barra bat, mesedez.
Okina: Perdona?
Ni:Ogi bat, mesedez.
Okina: Perdona?
Ni:Una barra de pan
Okina: A,bale!
Ni: Gracias.
Okina: Adios.

No comments: