Wednesday 14 January 2009

Metaliteratura


Familia arteko edo lagunetako norbait kanpoan edo atzerrian izanez gero, komunikatzeko aukera gutunen bidez izan daiteke, ez al zaizue iruditzen? Baina horrek ere bere gastuak suposatzen ditu, izan ere, zigilua eta sobreak erosi behar dira bidali behar dugun gutunarentzako. Horregatik, astean behin edo bi astez behin bidaltzea komenigarria izango litzateke, adibidez, aurreztu nahi baldin badugu. Material guztia eskuratutakoan, jadanik idazteko ordua ailegatu dela esan daiteke, beraz, esku artean ditugun axota eta paperarekin edonora joan gaitezke etzatera, esertzera, makurtzera…eta gure istorio edo kontakizunak idatzi. Ez dugu kontzentrazio maila handirik behar azterketa batean bezala, izan ere, egun bakoitzean eduki dugunaren berri ematean datza eta ez du esfortzu handirik eskatzen. Gainera, bai irratiarekin edo edozein musikarekin egin daiteke lan hau, Bernardo Atxagak idatzi zuen “Ipuin bat bost minututan izkribatzeko” ez bezala. Bertan aipatzen da, esaterako, ulertzen ez dugun musika jartzea komenigarria dela, baina kasu honetan, bai pop, rock, metal, reggae edo musika klasikoa entzutea berdin-berdina da.

Jada nahi adina idatzi dugunean, papera sobrearen tamainan doblatuko genuke eta ondoren sobrea itxi. Baina askotan paperaz aparte beste detailetxoren bat bidaltzen dela ohartu al zarete inoiz? Argazkiak nahiz beste oparitxo txikiren bat, beti ilusioa egiten dizkigutenak, baina hau ez da beharrezkoa.

Orain bakarrik gure hartzailearen helbidea jartzea eta zigilua itsastea faltako zitzaigun. Normalki, helbideak koadernotxo txiki batean edukitzen ditugu gordeak, beraz, orriak pasatzen hasi gure hartzailearenera iritsi arte eta orduan sobrearen aurrealdean idatzita dugun berbera kopiatuko genuke. Eta atzealdean berriz, berdina baina igorlearen datuekin. Zigiluen kasuan, mota bat baino gehiagokoak ezagutzen dira, pegatzekoak eta mingain puntarekin ukitu eta pegatzen diren horietakoak. Erosten duguna erosten dugula, albo batean jarri eta kitto!

Amaitzeko, etxetik irten eta kaleetan egoten diren koloretako postontzietan bota sobrea eta ondoren itxarotea tokatzen da; erantzuna iritsi arte.

No comments: